viernes, 18 de noviembre de 2016

SISTEMA ERAGILEA

Sistema eragilea software bat da, programaz eta datuz osatua, ordenagailuetan funtzionatzen duena eta ordenagailuaren hardwarea kudeatzen duena, eta askotariko software aplikazioak efizientziaz exekutatzeko zerbitzu komunak eskaintzen dituena.

Beharrezkoa da erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatzeko. Hardwarearen funtsezko kudeaketa oso konplexua da, erabiltzailearentzat eta sistema eragileak sistemaren ulermena eta erabilpena errazten dio. Makinaren zehaztasunak alde batera utziz, honen baliabideak kudeatzeko aukera eskaintzen duen softwarea da oro har.

 Mota honetako softwarea, mikroprozesadoreak erabiltzen dituzten sistema gehienetan aurki dezakegu, hala nola telefono mugikorretan, DVDak ikusteko sistemetan, ordenagailutan, ...

Informazio iturria: PREZI


2 comentarios:

  1. Kaixo Adrian, zure sarrerak pobre xamarrak dira; edukinak kopiatutakoak dira eta ez duzu sakontzen.
    Iturriak aipatu behar dira web orrietara linkak eginez.
    Irudiak beldur barik sartu eta letra tipoaren inguruan ausnarketa txiki bat eskatuko nizuke.

    ResponderEliminar